ARIMA KONKIS ALTZUETA PADEL LIGA
24/03/2023

💥 Ilusio handiz aurkezten dizuegu prestatu dugun liga berria!

ARIMA KONKIS ALTZUETA PADEL LIGA

Orain arte egin ditugun KONKISAK arrakasta handia izan dutela ikusita, formatu berri bat sortu dugu. Jokatzen duzuen KONKIS bakoitzean puntuak lortuko dituzue bukatzen duzuen postua kontuan izanik. Puntu horiek ranking orokorrean gehitzen joango zarete modu indibidualean eta denboraldi amaieran, rankinean puntu gehien lortu dituen jokalaria izango da ikurrinaren irabazlea!💪

Bi karegoria banatu ditugu, mailaren arabera, kategoria bakoitza bi astetik behin jokatuz.

Jardunaldi bakoitzeko bikote irabazleak ALTZUETA SAGARDO BOTILA bana irabaziko du. Horrez gain, denboraldi amaierako ekitaldi berezi bat egingo dugu, beste hainbat sari banatuz.

Partaideen artean giro ona sustatzeko asmoz, KONKIS jardunaldi bakoitza ARIMA SUKALDEAK prestatuko duen afari batekin borobilduko dugu. 🍕🍟🍻

Formatu honekin arlo soziala landu nahi dugu, txapelketak duen xarmarekin bateratuz.

Animatu ondo pasatzera eta zorte on! 😀😉

DESKARGATU KARTELA

 

« Volver